SRFEST batpuntuzero jaialdia
Sektor Rock radiozine irratsaioak kontzertu aretoetara jauzia ematea erabaki du. Donostiako zuzenekoen eskaintza aberasteko asmoarekin Euskal Herriko eszena alternatiboko talde interesgarriei tartea egin nahi die Doka Kafe Antzokian. Horrela, SR Fest 1.0 edo batpuntuzero estreinako kontzertuan GRISES zestoarrak eta FOCUSIN gasteiztarrak ariko dira. Festa alternatibo, dibertigarri eta dantzagarria izango da. GRISES (Zestoa, Gipuzkoa)Indie rock / pop elektronikoa | myspace.com/lacuartapared “La cuarta pared” izeneko maketarekin 2006an Donostiako pop-rock musika lehiaketan hirugarren saria eskuratu zuten. 2008 urte hasieran “Distancias por recorrer” izeneko EPa grabatu zuten, eta oraingoan bigarren saria lortu zuten Donostiako pop-rock musika lehiaketan. Urte bereko urrian euren estreinako diskoa grabatzen hasi ziren. 80ko hamarkadako musika, indie rock eta Ingalaterrako pop musika dira taldearen oinarriak.Eraginak: The Killers, Interpol, Editors, New Order, ...Taldekideak: Eñaut Gaztañaga (ahotsa, gitarra eta programazioak), Amancay Gaztañaga (koroak eta biolina), Alejandro Orbegozo (sintetizadoreak), Raul Olaizola (baxua) y Antonio Diniz (bateria). FOCUSIN (Gasteiz, Araba) Indie rock | myspace.com/focusinband 2006 urte bukaeran lau musikarik bat egin eta sortu zuten. Aurreneko kontzertuak eskaini bezain pronto 2007ko martxoan Montreal Studios estudioetan sartu eta “SpaceDog” aurreneko lana grabatu zuten Hans Krügerrekin. Urte berean abeslariak taldea uztea erabaki zuen, eta hiruko gisa aurrera egin zuten. 2009ko apirilean berriz ere estudioan sartu ziren Hans Krügerren aginduetara, euren aurreneko diskoa grabatu eta ekoizteko. “Easy come easy go” izango da diskoaren izenburua.Eraginak: U2, The Cure, Bloc Party, ...Taldekideak: Iñigo Ruiz de Azúa (bajo y voz), Victor Alfaro (guitarra) eta Carlos Perez (batería).