THC + Frida Pipol DJ Manu + VDJ Iñaki Rer

Back

THC + Frida Pipol DJ Manu + VDJ Iñaki Rer

Frida Pipol talde errenteriarra mugaren bi aldeetako 7 musikariez osatua dago. Groove/funk/jazz nahasketa dantzagarriekin, talde hau ikusi eta entzutea doinu berezi eta ezberdinetaz gozatzea da. THC Iruñatik datoz eta 7 dira. Nagusiki jazz eta house fusioa egiten dute, baina beste eragin batzuk ere badute lekua, funk, ambient eta drum & bassa besteak beste. Taldeak 70 hamarkada eta aurreragoko musika beltzetik xurgatu du, acid jazza menperatzen dute eta elektronika (jazz-house) ere jorratzen dute. Kontzertuen ostean vdj Iñaki Rer eta dj Manuren musika eta proiekzioak izango dira.