The Get Up Kids + Mantisa

Back

The Get Up Kids + Mantisa

https://www.facebook.com/event.php?eid=265181636845769 Aurre Salmentawww.redribbonmusic.com DOKA (Erregezainen Kalea, 20, Donostia)Eiger Taberna (C/ General Jáuregui, 6, Donostia)310 (Orape kalea 20, Zarautz     The Get Up Kids izan da behar bada emo esparruan bere historia guztian talde ohoratuena eta jarraitzaile-gurtzaile gehien izan duena . Halere, emo izena – eta hemen hitz hori goresteko erabiltzen ari gara- motz gelditu zaie; izan ere, Kansaseko hauek egindako disko bakoitzean musika aukera mugaezinak zituztela erakutsi zuten. Baina beti buruan izanda helburua kantu borobila egitea zela. 2005ean utzi zuten, ospe handiena eduki zuten unean, eta horregatik berriz itzuli izana pozgarria izan da musika esparru honentzat, honelako taldeen beharra baitu. Bira honetan “There are Rules” LP berria aurkezten ari dira, gai bilduma bat, gazte hauek inoiz aztertu gabeko eremuetara eraman dituena, eta lehen jarri zitzaizkien edozein etiketetatik at gelditzea lortzen dute. Kanta motzak, luzeak, bizkorrak, motelak, esperimentalak, zuzenak …, baina inoiz etxeko marka ahaztu gabe. Mutilak itzuli dira eta geldituko dira! Mantisa Zarautzen eratu zen 2004an. Euskal Herriko hardcore esparrutik abiatuta, Iosu Gonzalez (ahotsa eta gitarra), Ganix Illarramendi (gitarra eta ahotsa), Iñigo Azkue (baxua) eta Iñaki Castrok (bateria) osatzen duten talde honek rock estilo barruko ate guztiak irekita utzi nahi ditu. Mantisa laukotearen lehen lana Iosu Gonzalezek grabatu, nahastu eta masterizatu du, hain zuzen, taldeko abeslari eta gitarristak, eta Iruñeko Gor diskoetxeak argitaratu du. Diskoan dauden hamasei kantuek islatzen dute letren eta musikaren bidez, taldea osatzen duten lau kideek bizitako esperientziak.Hortaz, lehen lan hau Mantisaren ibilbidearen isla garbia da. Haien egitasmoen barruan dago eszenategietan barrena ibiltzea, eta kontzertuak hurrenez hurrez ematea.