THE KLUBA – Diska aurkezpena
Sarrerak: http://www.musikaze.com/thekluba Munduan zehar 600 kontzertu jo, 10 urteko ibilbidea egin eta 6 disko argitaratu ondoren The Kluba Juantxo Skalariren egitasmo musikal berria da. The Klubak Skalariak gogora dakar, baina aire berritu batez: ikuspegi musikal zabalagoa, musika banda izate desberdina eta ikuskizuna eta originaltasuna azpimarratuko dituen zuzeneko eszenaratzea. Musika eragin ugariak baditu ere, hiru talde nabarmen daitezke: The Clash, Stray Cats eta The Pogues. Honi JSK-k (Juantxo Skalari Kluba) hastapenetik berezkoa duen Jamaikako kutsu melodikoa erantsi behar zaio. Lirikari dagokionez, The kluben poesia nagusitzen da, bere alde hurbila eta baita kaletarra ere batik bat. Poesia, poesiaren aurkakoa, intimismoa, mezua…