The Requesters(live) + K**O(Djset) + Hosoi(djset) + Nimu(musika&bisualak)

Back

The Requesters(live) + K**O(Djset) + Hosoi(djset) + Nimu(musika&bisualak)

DESPARRAME + NIMU FESTA lelopean Antiguako jaiak ospatzeko proposamena aurkezten dute Donostiako Kafe Antzokiak eta NiMu musika taldeak. Delorean taldeak gau honetan Antiguako frontoian duen kontzertua abiapuntutzat hartuta, festa berezi hau antolatu da festa giroaren jarraipen bezela. Dokaren apostua kalitatezko musika eskaintzea den heinean, NiMu eta Desparrameko kideak egongo dira elkarlanean festa hau gauzatzen. Bi talde hauek osatzen duten dj ezberdinen eskutik musika estilo ezberdinal izango dira entzungai. Horretaz gain, NiMuren bisual bereziak ikusi ahal izango dira gau guztian zehar. Festa gaueko 23:00tan hasiko da eta goizeko 07:00ak arte luzatuko da. Sarrera doan izango da.