Tubelord [Uk] + Shoes and sock off [Uk]
Tubelord Kingston Upon Thames-etik datorkigun hirukotea da, Londres kanpoaldean kokatutako herria. 2006an hasi ziren elkarrekin sortzen, eta beraien estiloa “pop abestiak rock umeentzat” bezala defendatzen dute ohikoa den beraien nahaste kuriosoa medio; “heavy abrasive” estiloan oinarrituta baina pop erritmoez aberastua momentu zehatzetan, abiadura handikoak baina orden zehatzik gabeak. Hau guztia saiatu dira transmititzen beraien lehenengo diskan, oso esanguratsua izan zen “Our Firts American Friends” beraien lana 2009ko lehenengo hilabeteetan argitaratu zen. 2009an Hassle records disketxearekin sinatu zuten eta “lastFM”-n Blackfish, Colour edo The town needs bezalako taldeekin erlazionatu dituzte. Zaila deskribatzen, erraza entzuteko, Tubeloard taldeak zer esan handia emango duelakoaren sentipena transmititzen du, 2011an beraien bigarren diskarekin “Over In Brooklyn” eta Shoes and shock kantautorearekin batera gira europearrean arituko dira. http://www.myspace.com/tubelord