Txapelpunk + Murder Pink

Back

Txapelpunk + Murder Pink

Irudia Joseba Barrenetxea Altuna Txapelpunk taldeak Iñigito Arrasate musikariaren gidaritzapean eman ditu urrats guztiak Lekeitioko itsasoaren babesean eta gordelekuan. Iñigito da taldearen arima, Iñigito da taldearen bihotza, eta, berarekin doazenak, bihotz horrek egin beharrekoak ongi egiteko gorputzaren beste atal guztiak. Txapelpunk edo Txapel edo Iñigito. Iñigito Etsaiak hamabost urte zituela sartu zen taldean. Etsaiak eta Txapelpunk taldeetan eman eta banatu du bizitza. Musikaz betetako bizitza.Beti kantuak buruan, beti melodia bat mingain puntan, beti lelo bat xuxurlatuko dizu berarengana hurbilduz gero. Txapelpunk beti kantuan.Txapenpunk taldearen laugarren diskoak “¡Vaya full!” izena darama. Txapelpunk taldeak bere laugarren lanean (¡Vaya full!) tinko jarraitzen du aurreko diskoetan hartutako bidea. Txapelpunk taldeak punk-rock estiloa jorratzen du, nahizeta beste kutxuko musiken eragina duen. Dena den, Txapelpunk taldearen diskorik punkzaleena da eta homogeneoena. Txapelpunk ¡Vaya full! diskoan punk ildotik ez da gehiegi urruntzen. Punk azkarra, punk sutsua, abiadura handiko punk, melodiaz lepo datorren punka, melodia itsaskorrez betetako punka. Gitarrek berebiziko garrantzia izan arren, nagusitasuna melodiek daramate. Punk rocka batzutan skarekin nahastuta (haize eta guzti), punka eta hardcorea, punka mexikar erara atondua. Txapelpunk inoiz baino punkiago dator hitzetan. Zuzenak, garbiak, zorrotzak eta gardenak arlo sozialari dagozkionez. Maitasun kontu nahikoa datoz eta hemen ironia, alaitasunaeta graziarekin idatzitako kantuak daude. Txapelpunk taldearen diskorik zuzenaren aurrean gaude. www.myspace.com/txapelpunk