U.K. SUBS + TV SMITH + SUTURA
Punk kontzertu ederra jasoko du Donostiako Doka aretoak otsailaren 26ean. U.K. Subs talde mitikoak hartuko du oholtza, eta gainera, Tv Smith izanen dute taulan lagun. Emanaldia borobiltzeko Sutura taldearen emanaldia iragartzen da.U.K. Subs taldea, 70 hamarkadako punk eztandaren protagonista zuzenak izan ziren, Sex Pistols, The Vibrators edota The Dammed talden ondoan. Garaian erreferenteak izan ziren, eta urteak aurrera ugariak izan dira bere eraginen artean aipatu izan dituzten bandak. Talde formazioan aldaketa ugari izan dira, egun, jatorrizko kide bezala, Charlie Harper abeslari nekaezina mantentzen delakrik soilik. Bera da taldearen arima eta irudi nagusia.Emanaldian Tv Smith ariko da ere. The Ardverts taldeko kidea izandakoa duela urte mordoa abiatu zuen bakarkako bidea. Bide horreta, lankidetza ugari egin izan ditu, tartean, Die Tote Hosen edo Suzy Quatro bezalako taldeekin oholtzak eta diskoak konpartituz.Emanaldia Sutura taldeak zabalduko du. Taldea erreferente zuzena da gurean egiten den punk musikan. 15 urteko musika bidea bizkarrean, ugariak dira argitaratu dituzten diskoak eta eskaini dituzten emanaldiak.