Une + Zain

Back

Une + Zain

UNE taldearen bigarren diskoak "Hegalik gabe hegan" izenburua du. Rocka, metala, rocka eta melodia izugarriak. Rock doinuak metalaren gainetik daude, nahiz eta abestien zama handia den. UNE taldea bi muturretan dago, alde baterik, abesti indartsuak eta gogorrak, eta besterik, kantu melodikoagoak eta lasaiagoak. Baina beti melodiaren indarra nabari daiteke. UNE taldearen bigarren diskoa kontrasteetan oinarri tuta dago: orain zuria, gero beltza; orain malenkonia, gero alaitasuna; orain abiadura, gero poliki poliki. UNE taldea kontrasteen indarra da. Latzen taldearen azken kontzertuak eman ondoren, Aitor Uriarte indartsu dator, horrek esan nahi du UNE taldea boteretsu eta dinamikaz blai datorkiguala. UNE taldearen grina hori zuzenekoetan dugu. (Ritxi Aizpuru) www.myspace.com/unekin Zain: 2005-2006ko neguan Berrizen sortutako taldea da Zain. Heuren musika Punk-rock-poparen arteko nahasketa bat dela esan genezake, edo behintzat horrera gerturatzen ari direla. Millencolin, riseagainst, badreligion eta horrelako taldeak dira influentzien iturri nagusia. Heuren helburu nagusia kontzertuak ematea da eta alden einian zeozer grabatzia. www.myspace.com/zainmusika