Willis Drummond + Yelow Page
Harrobia Lantzen egitasmoak zuzeneko kontzertuak bilduko dituen zikloa burutuko du datozen hilabeteetan. Lehen emanaldia Donostiako DOKA kafe antzokian izango da eta Willis Drummond eta Yellow Page taldeak izango ditu protagonista bezala. Euskal Herriko musika alternatiboa bultzatzeko ekimen bezala sortu zen Harrobia Lantzen egitasmoa pasaden urtean eta bide horretan Info 7 irratian musika uhinzinea eta sarean barna webgunea osatu ditu. Ziklo berri honekin, bide berri bat jartzen du abian Inaxio Esnaola musika kazetariak. Kontzertuari dagokionean, aspaldiko partez Willis Drummond talde lapurtarra izango dugu Donostian ikusgai. Segur aski, kaleratu berri duten disko berria ekarriko dute besapean, Bide Huts egitasmoaren "Zuzenekoak" atalean argitaratua. Beraiekin batera Pasai Antxo eta Lezo (Gipuzkoa) arteko Yellow Page hirukoa arituko da. Elur (Baxua eta Ahotsa), Xabi (Bateria) eta Ekaitz (gitarra eta Ahotsa) osatzen dute banda eta musikalki 90. hamarkadako rock alternatiboan kokatzen dute euren burua. www.harrobialantzen.blogspot.com www.myspace.com/willisdrummond www.myspace.com/yelowpage