Back
Zaharrak Berri Tour: Jokin Uranga, Xabier Silveira eta Fredi Paia
Lehengo bertsolari zaharren antzera bertso ekimen bati heldu diote hiru bertsolarik: azpeitiarra, lesakarra eta Algortakoa. Gai-jartzailerik gabe, aurrez prestatutako bertsorik gabe eta oholtzara igo gabe. Behin elkartu, hizketan hasi eta Zaharrak Berri Tour ekimenari heldu zioten. "Silveira eta biok -kontatzen du Urangak- hizketan hasi ginen, nola tabernatan bertsoari lekurik ez zaion ematen eta beti aretoetan egiten diren bertso saioak. Jendea bertsolaritzara hurbildu beharrean, bertsolaritza jendearengana hurbiltzearen inguruan zerbait egin nahi genuen. Behin Ibarran, Paiari komentatu genion, eta halaxe atera zen kontua".http://www.lanku.com/ekoizpenak.php?id=20