Back
Zura
ZURA talde bidasoarrak beren bigarren diska aurkeztuko digute: "Kiribil". Euskeraz abestutako bossanova dakarte, oso berritzailea, rocka eta funka samba eta bossa brasildarrekin fusionatzen bait dituzte. Hitzak eta musika Xabier Strubellenak dira baino Joseba Sarrionaindiaren olerki bat ere aurki dezakegu diskan, "Propostas para o definiçao do exilio". Hontaz gain, "No mundo dos fujitivos" portugesez eta "Amora" italieraz abestutako bi kanta ere agertzen dira. Taldea Xabi Strubell (gitarra eta ahotsa), Nerea Olaxa (ahots nagusia), Diego Garcia (bateria), Gorka Sesma (gitarra) eta Hansek (bajua) osatzen dute.