1.Identifikaziorako datuak

2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, haren 10. artikuluaren harira, honako datu hauek zehazten ditugu: Webgunearen titularra Donostiako Kafe Antzokia S.L. enpresa da (hemendik aurrera Doka), ondorio horietarako helbidea hemen du: Erregezain kalea 20, 20008 Donostia, IFZ zenbakia B20918520 du eta XXXXXX izena emana dago, XXXXXX. Harremanetarako posta elektronikoa: info@doka.eus

2.Erabiltzaileak

Doka(r)en atari honetara sartzeak eta/edo hori erabiltzeak ERABILTZAILE izaera ematen du, eta sarbide eta/edo erabilera horrek berekin dakar hemen jasotako Erabilera Baldintza Orokorrak onartzea. Baldintza horiek aplikagarri izango dira Kontratazio Baldintza Orokorrak edozein izanik ere (dagokionean horiek ere bete beharko dira).

3.Atariaren erabilera

info@doka.eus webguneak Interneten informazio, zerbitzu, programa edo datuetara sarbidea eskaintzen du (hemendik aurrera “edukiak”) eta ERABILTZAILEA horietara sar daiteke; eduki horiek Doka(r)enak edo hark baimenduetakoenak dira. ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du atariaren erabilerari dagokion erantzukizuna. Erantzukizun horrek zerbitzu edo eduki batzuetara sartzeko beharrezkoa izango litzatekeen erregistroa ere biltzen du.

Erregistro horretan, ERABILTZAILEA izango da informazio egiazkoa eta bidezkoa emateko arduraduna. Erregistro horren ondorioz, ERABILTZAILEAri pasahitza eman dakioke, eta bera izango da haren erantzule, erabilera bidezkoa eta konfidentziala emateko konpromisoa hartuz. ERABILTZAILEAk konpromisoa hartzen du Doka enpresak atariaren bidez eskain ditzakeen (adierazteko helburua bakarrik izanik, ez mugatzekoa) eduki eta zerbitzuen erabilera egokia egiteko (esaterako, txat-zerbitzuetan, eztabaida-foroetan edo albiste-taldeetan) eta honelako kasu baterako ere ez erabiltzeko: (i) jarduera bidegabeetarako, legez kanpokoetarako edo ordena publikoaren eta asmo onaren aurkakoetarako; (ii) izaera arrazista, xenofobo, pornografiko-legez kanpoko, terrorismoaren apologia egiteko edo giza eskubideen aurka egiteko edozein eduki edo propaganda banatzeko; (iii) Doka(r)en, haren hornitzaileen edo hirugarren batzuen sistema fisiko eta logikoetan kalterik eragiteko, sarean birus informatikoak edota aurrez aipatutako kalteak eragin ditzaketen bestelako sistema fisiko edo logikoak sartzeko edo zabaltzeko; (iv) beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoetara sartzen saiatzeko eta, dagokionean, erabiltzeko eta haien mezuak aldatzeko eta manipulatzeko. Doka(e)k erreserbatuta du pertsonaren duintasuna errespetatzen ez duten, baztertzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak diren, edo haurren edo gazteen aurka, segurtasun publikoaren aurka egiten duten edo bere iritziz argitaratzeko egokiak ez diren iruzkin eta ekarpen guztiak kentzeko. Edonola ere, Doka ez da izango foroen, txaten edo bestelako parte-hartze tresnen bidez erabiltzaileek egindako iritzien erantzule.

4.Datuen babesa

Doka(e)k betetzen ditu honako arau hauek: 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoa, 2007ko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, Lege Organikoa garatzeko Araudia onartzen duena, eta une bakoitzean indarrean diren gainerako araudiak. Horrez gain, erabiltzailearen datu pertsonalen erabilera zuzena eta tratamendu egokia bermatzea zaintzen du. Horretarako, erabiltzaileak info@doka.eus helbidean eska ditzakeen zerbitzuetan izaera pertsonaleko datuak jasotzeko formulario bakoitzarekin batera, kasu bakoitzean datuen tratamendurako baldintza partikularrak daudela eta onartzen dituela jakinaraziko dio, sortutako fitxategiarekin erantzukizunaren berri emango dio, baita arduradunaren helbidea eta sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo uko egiteko eskubideen berri ere, eta dagokionean, datuak hirugarren batzuei bidaltzearen eta tratamendua ematearen helburuak ere jakinaraziko dizkio.

Era berean, Doka(e)k jakinarazten du 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa, betetzen duela eta une bakoitzean helburu komertzialekin posta elektronikoa erabiltzeko baimena eskatuko du.

5.Jabetza intelektuala eta industriala

Doka, berez edo lagapen-hartzaile gisa, webguneko jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztien titularra da, baita bertan dauden elementuena ere (enuntziatuak, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, funtzionamendurako beharrezkoak diren ordenagailu-programak, sarbidea eta erabilera eta abar), guztiak dira Doka(r)en edo hark baimendutakoen jabetzakoak .

Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualeko Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluan, bigarren paragrafoan, xedatutakoaren arabera, espresuki debekatuta daude webgune honetako edukiak osorik edo zatika helburu komertzialekin erreproduzitzea, banatzea eta jakinarazpen publikoa egitea edozein euskarritan eta edozein bitarteko teknikorekin, Doka(r)en baimenik gabe. ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du Doka(r)en titulartasuneko Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzeko. Atariko elementuak ikusi ahal izango ditu, baita inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo bestelako edozein euskarri fisikotan gorde ere, betiere, erabilera pertsonal eta pribaturako baldin badira soil-soilik eta modu esklusiboan. ERABILTZAILEAK ezingo du Doka(r)en webguneetan instalatuta egon litekeen edozein segurtasun-sistema edo babes-gailu ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu.

6.Bermeak eta erantzukizunak baztertzea

Doka(e)k ez du, inola ere, adierazpen gisa honako hauek sor ditzaketen kalte-galeren erantzukizunik hartuko bere gain: edukietako akats edo omisioak, ataria eskuragarri ez egotea edo saihesteko bitarteko teknologiko guztiak hartu arren, edukietan programa kaltegarri edo maltzurrak edo birusak transmititzea.

7.Aldaketak

Doka(e)k erreserbatuta du aurrez jakinarazi beharrik gabe atarian egoki iritzitako aldaketak egiteko eskubidea, eta haren bidez eskainitako edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehi ditzake, baita horiek aurkezteko modua edo kokapena ere.

8.Estekak

www.doka.eus webgunean Interneteko beste leku batzuetarako estekak edo hiperestekak egongo balira, Doka(e)k ez du inolako kontrolik edukiko webgune horien eta haietako edukien gainean. Doka(e)k inola ere ez du bere gain hartuko beste baten webguneko estekaren bateko edukien gaineko erantzukizunik, eta ez ditu bermatuko honako hauek: hiperesteka horietako edo Interneteko beste leku batzuetako material edo informazioa teknikoki eskuragarri egotea, haren kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, hedadura, egiazkotasuna, indarraldia eta konstituzionaltasuna.

Era berean, kanpoko konexio horiek sartzeak ez du eragingo lotura duten erakundeekin inolako asoziazio, bat-egite edo partaidetzarik.

9.Baztertzeko eskubidea

Doka(e)k erreserbatuta du aurrez jakinarazi beharrik gabe, bere kabuz edo hirugarren batek eskatuta, Erabilera Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei atarira eta/edo eskainitako zerbitzuetara sarbidea ukatzeko edo kentzeko eskubidea.

10.Orokortasunak

Doka(e)k baldintza horiek betetzen ez diren kasuak jazarriko ditu. Era berean, atariaren erabilera bidegabe oro ere jazarriko du, zuzenbidez legozkiokeen ekintza zibil eta penal guztiak erabiliko ditu.

11.Baldintza hauek aldatzea eta horien iraupena

Doka(e)k edozein unetan aldatu ahal izango ditu hemen zehaztutako baldintzak, eta hemen ageri diren bezala egoki argitaratuko ditu.

Baldintza horien indarraldia haren esposizioaren araberakoa izango da eta beste batzuek ordezkatu arte egongo dira indarrean.

12.Aplikagarri den legedia eta jurisdikzioa

Doka(r)en eta ERABILTZAILEAREN arteko harremana indarrean den Espainiako araudiak arautuko du eta edozein eztabaida Donostiako epaitegi eta auzitegien mende geratuko da.